XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) fitxa egiterakoan Madrilekoa dela eta bertan bizi dela ikustean aske utzi zuten.

- Normalean halako kasuetan denbora gehiagoz edukitzen baitute jendea entzerratuta.

Edalontziak hustu genituenean atera ginen kalera.

Oso lasai, lasaiegi, zegoen ibai aldeko zonalde hura guztia.

Handik, pare bat ibilbide zeharkatuta, pixkanaka alde zaharrerantz hasi ginen inguratzen.

Tarte batean elkarri ezer esan gabe joan ginen.

Plaza nagusia baino zertxobait lehenago zegoen hiribidetik gindoazela ahots bat entzun genuen Nuria, Nuria! oihukatzen kafetegi bateko ate ertzetik burua aterata.

- Hara, kasualitatea! Ramon da, oraintxe aipatu dizudan lankidea.

Atzera eginez kafetegira sartu ginen.

Halako gaua izateko eta gezurra bazirudien arren, jendez beteta zegoen ia.

Ramon eta beste arkeologo batzuk zeuden talde hartan.

Aurpegi batzuk ezagunak egin zitzaizkidan, hauen artean Rikardo ezagutu nuelarik.

- Kaixo esan nien inguratu eta Nuriak aurkezpenak egin zituenean.

- Babeslekua aurkitu duzue, ezta? esan zien Nuriak bere lagunei.

-Bai, orain dela gutxi etorri gara korrika alde zaharretik.

Oraindik ere istiluak daude zona hartan.

- Zer nahi duzue hartu? galdetu zigun Ramonek.

Guk ogitarteko batzuk eskatu ditugu afaltzeko.

- Oso ondo esan zuen Nuriak.

Nik sandwich hauetako bat hartuko dut eta barra gainean zegoen azpiletik bat aukeratu zuen.

Eta ardo beltz bat edateko.

- Nik ogitarteko bat jango dut esan nion Ramoni.

Ez dakit, eska iezadazu patata-tortilarena.

Eta edateko beste ardo beltz bat.

Baxoerdiak hartu genituen eta barrualdean zegoen mahai luzeska batean eseri ginen denok, ogitartekoen zain.

Nuria kontatzen hasi zitzaien gertatu zitzaiona.